Sonos (2011)
Datuak
“Sei” lanaren biolin, biolontxelo eta pianorako bertsioa.
Iraupena: 10 min gutxi gorabehera.
BabelScoresen / Parisen editatua
Estreinaldia Bilboko Guggenheim museoan, Zona Kochafian (biolina), Pierre Strauch (biolontxeloa) eta Dimitri Vassilakis (pianoa)- en eskutik 2011an.
Iruzkizuna
Lan honetan ideia nagusia tinbrea da eta espazioan eta denboran duen eboluzioa.
Tinbrea instrumentuak jotzeko modu desberdinak eta artikulazio desberdinak erabiliz garatzen da.
Batzuetan dinamika tinbrearen mugimendu “plastikoa”, askotan ezegonkorra, azpimarratzeko erabiltzen da eta beste batzuetan, aldibereko soinu plano desberdinak sortzeko.
Konpositoreak euskal folklorean inspiratutako doinu originala sortzen du. Doinu hori obra guztian tinbre mugikor gisa erabiltzen da eta, aldi berean, tonua antolatzen du eta musika forma sortzen du.