NUN ZIRADE (2012)
Datuak
Klarinete baxurako bertsioa.
Iraupena: 7 min gutxi inguru.
BabelScores/ Paris-en editatua
Iruzkizuna
Lan hau euskal folklorearen “Nun Zirade” melodia tradizionaleko dantza erritmoak eta motiboak inspirazio iturritzat hartuta konposatu egin da.
Motibo “melodiko-erritmiko” horiek denbora ezegonkorrean mugitzen diren beste batzuekin txandakatzen dira, dinamika eta artikulazio ezberdinek azpimarratuta.
Soinu unibertsoaren bilaketa da, klarinete baxu eta interpretearen aukera adierazgarriek aberastutako unibertsoa.
Konpositoreak topaketarako bilaketa eta nahia imajinatu ditu, zalantzak, egonezina, larritasuna, asaldura, zirrara, itxaropena, poza…eragiten dutenak. Adimen egoera horiek guztiak partituran isladatu nahi dira.