Gogoan (2001)
Datuak
Txistua eta panderorako
Lehenengo Saria Bizkaiko Berzistu Elkarteak 2001ean antolatutako Txisturako Konposizio Lehiaketan.
Iraupena: 8 min inguru.
Berziztu Txistuzale Elkarteak editatua. (Gaur egun Silboberri Txistu Elkartea)
Estreinaldia Durangoko Euskal Astean, (Bizkaian), 2001ean Alfonso Iturria txistulariaren eskutik.
Iruzkizuna
Lan honek euskal folklorean erabilitako dantza erritmo tradizionalak inspirazio iturri hartu ditu: minuetaren erritmoa, andante, ezpata dantza, fandangoa, arin-arin, zortzikoa eta porrusalda.
Erritmo horiek, oinarrizko pertzepzio egituratzat hartuta, musika denbora antolatzen dute. Diskurtsoaren barruan azentuen lekualdaketagatik, artikulazio aldaketengatik … sortzen diren ezegonkortasun erritmikorako guneak ere badaude.
Lanaren egitura melodikoa jatorrizko pertzepzio unitate txikietan oinarritzen da, musika espazioa txistu erregistroan antolatzen dutenak, tesitura baxuenetik altuenera doazenak eta, aldi berean, euskal folkloretik ateratako “Nun zirade” melodiaren motiboekin kontrastatzen dutenak.