Mandalaren baitan (2008)
Datuak
Multiperkusiorako.
Iraupena: 12 min inguru.
BabelScores / Paris-en editatua
Donostiako Musika Hamabostaldiak enkargatutako lana.
Estreinaldia Morris Palterren eskutik Donostian, 2008ko abuztuan
Iruzkizuna
Lan honen konposizioa egiteko, konpositoreak material ezberdinez egindako perkusio instrumentuak erabiltzen ditu: larruzko danborrak, egurrezkoak, metalezkoak eta plastikozko danborrak.
Partitura hau hiru mugimenduz osatuta dago:
Lehenengo mugimenduan, ideia nagusia soinua espazioan tratatzea da.
Bigarrenean, ideia sortzailea tinbrea, artikulazioa eta perkusiozko “modes de jeux” desberdinak dira, makila anitzak eta eskuekin jolasteko modu desberdinak erabiltzeari esker.
Azken mugimenduan, entzuleak euskal folkloretik hartutako “eredu erritmikoaren” erabilera entzungo du, “hari eroale” gisa erabiliko dena. Hirugarren mugimendu honek abiadura handituko du eta perkusiojolearentzat birtuosismo handiko zati bat izango da.