Irati (2013)
Datuak
Hari-sextetoarentzako (2 vl, 2 vla eta 2 vc).
Iraupena: 11 min inguru.
BalbelScores/ Paris-en editatua
Iruzkizuna
Lan honek lau mugimendu ditu.
Lehena astirotsua da. Doinu ezegonkorra entzuten dugu ahots nagusi bezala. Ahots nagusi honek egiten ez duten instrumentuek tinbre interferentziak sortzeko eta kolorea emateko balio dute.
Bigarren mugimendua azkarra da. Biolin I eta biola I.aren artean jotzen den kadentzia batekin hasten da. Biolina I-k kadentzia amaitzen du eta pixkanaka talde osoa agertzen da. Mugimendu bizkorrean kadentziaren zelula melodiko-erritmikoak entzun ditzakegu, baina orain soka-laukoteak konbinazio desberdinetan jotzen eta garatzen ditu.
Hirugarren mugimendua astirotsua da. Lehenengoan bezala, hemen berriro agertzen da melodia geldo eta ezegonkorraren ideia. Hala ere, oraingoan testura trinkoagoa da, ahots asko daude, nagusiak zein bigarren mailakoak, soinu planoen gainjartzeak sortuz.
Azkenean, laugarren eta azken mugimendua azkarra da. “Koda” (azken partea) balitz bezala, aurreko hiru mugimenduetako elementuak konbinatuta entzungo ditugu: bigarren mugimendua gogora ekartzen duten zelula azkarrak, baita lerro astirotsuagoak ere, lehenengo eta hirugarren mugimenduetan bezala.