Ur (2010)
Datuak
Septetoa bi biolin, biola, biolontxelo eta perkusio hirukotearentzat.
Iraupena: 14 minutu inguru.
BabelScores / Paris-en editatua.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak enkargatutako lana.
Estreinaldia Madrilen, Arditti Quartet eta Neopercusion Hirukotearen eskutik, 2011ko maiatzaren 24an.
Iruzkizuna
Lan honek hiru mugimendu ditu:
Lehen mugimenduaren hasieratik obra osoaren elementu sortzailea entzungo dugu: lerro “kurbatua”, denboran eta soinu espazioan hedatzen eta konprimitzen dena.
Soinu lerroa desegitearen ideiatik sortzen diren nota talde azkarrak ere entzungo ditugu, kontrastearen bidez.
Bi elementu horiek izango dira protagonistak hurrengo bi mugimenduetan, lerroa bigarren mugimenduan eta nota taldeak azken mugimenduan.
Lan guztian zehar soinu plano desberdinak, ahots nagusiak eta bigarren mailako ahotsak, soinu objektuak eta haien oihartzunak entzungo ditugu … soinuaren ikuspegi eta soinuaren argi eta itzalen munduan.