Once upon a time… (2011 – rev. 2014)
Datuak
Orkestra sinfonikorako
Iraupena: 11 min inguru.
BabelScores / Paris-en editatua
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak enkargatutako lana.
Estrenaldia Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Nacho de Pazek zuzendua, 2015eko urriaren 29an
Iruzkizuna
Lan honek hiru mugimendu ditu.
Lehen mugimenduaren hasieratik obra osoaren elementu sortzailea entzungo dugu: lerro “kurbatua”, denboran eta soinu espazioan hedatzen eta konprimitzen dena.
Soinu lerroa desegitearen ideiatik sortzen diren nota talde azkarrak ere entzungo ditugu, kontrastearen bidez.
Bi elementu horiek izango dira protagonistak hurrengo bi mugimenduetan, lerroa bigarren mugimenduan eta nota taldeak azken mugimenduan.
Lan guztian zehar soinu plano desberdinak, ahots nagusiak eta bigarren mailako ahotsak, soinu objektuak eta haien oihartzunak entzungo ditugu … soinuaren ikuspegi eta soinuaren argi eta itzalen munduan.