Nahi (2007)
Datuak
“Gerok” lanaren bertsioa, hamazazpi instrumentuetarako: flauta / piccolo / flauta sol-ean, oboe / korno ingelesa, klarinetea Bb-n klarinete baxua Bb-n, fagota / kontrabaxua, tronpeta C-n, tronpa, tronboia, tuba, hiru perkusio, pianoa, bi biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua.
Iraupena: 11 min inguru.
Estrenaldia Ensemble Arcemaren eskutik, Julien Guénebaut-ek zuzendua, Parisko Salle Cortot-en 2007an
BabelScores / Paris-en editatua
Iruzkizuna
Lan honek hiru mugimendu ditu.
Lehenengoa “ataque” delakoa eta erresonantziaren ideiaz osatzen da.
Entzuleak orkestra bloke handiak, tuttisak entzungo ditu, batzuetan isolatuta edo beste batzuetan bi, hiru, lau, bosten taldeetan … Bloke hauek konposizio teknika ezberdinek eta “modes de jeux” (efektuak) landutako erresonantzia “artifizialak” ematen dituzte.
Diskurtsoak aurrera egin ahala, soinu bloke horiek eta dagozkien erresonantziak elkarren artean barneratu eta bat egiten dute, “soinu forma” konplexu eta askotarikoak lortuz.
Bigarren mugimendua lerro ondulatzailearen ideian oinarritzen da, soinu blokea, bertikalitatea, lehen mugimenduaren ideia ordezkatuz eta aurreko mugimenduarekin hari komuna mantenduz: erresonantzia.
Lerroak ugaritzen dira progresiboki, hedatzen den polifonia baterantz, egurren musikatresnetik metaletara eta harietara.
Entzumenaren pertzepzioa sortzen eta mugimenduaren amaiera aldera desegiten den testurarena da.
Atzean erresonantziaren ideia garatzen da, soinu espektro zabal batek irudikatuta.
Lehen mugimenduarekin kontrastean, oraingoan erresonantzia beste denbora musikal batean garatzen da, oso bilakaera astirotsuarekin, ia lehen soinu planoan dagoen polifoniarekin loturarik izan gabe.
Konpositorearen helburua eboluzio independientea duten aldi bereko bi denbora eta bi soinu plano desberdin lortzea da, non bigarren planoak lehen planoa nabarmentzen laguntzen duen.
Hirugarren mugimenduan berriro entzungo ditugu soinu blokeak, oraingoan iraupen laburreko taldeetan biderkatuta eta eredu erritmiko baten azentuazioarekin lotuta. Eredu erritmiko honek mugimendu osoari batasuna ematen dio.
Substratu erritmiko hau bere zelula eratzaileen uzkurdura eta dilatazio teknikak jasaten ditu eta artikulazio ugarik garatzen dute.
Lanaren amaieran berriro entzungo dugu aurreko bi mugimenduen erresonantziaren ideia, harietan, perkusioetan eta zurezkoetan, beste musika denbora desberdin batean, denbora estatikoan, atzeko plano bezala balio duena eta azken mugimendu honen ideia nagusia nabarmentzen duena: eredu erritmikoa.