Mara-mara (2002)
Datuak
Marimbarako.
Iraupena: 7 min inguru.
Ediciones Lemoine-Parisen editatua.
Estreinaldia Parisko Goethe Institutuan Jean Geoffroyren eskutik 2002an
Iruzkizuna
Marimba solo-rako lan hau erritmo oso markatuen konfrontazioaren emaitza da, euskal dantza herrikoietan inspiratutako erritmoak eta “ad libitum” azkartu edo moteltzen duten beste forma erritmiko batzuekin sorturiko konfrontazioa.
Konfrontazio erritmikoaren prozesu hau espazio baxu / altuari, dinamikari (dinamika estatikoa crescendi eta disminuendi haundien aurrean) eta altuerei ere aplikatzen zaie (mugimenduan dauden notak nota finkoen aurrean).
Gaur egungo musika hizkuntza baten bidez, auditoreak bi soinu unibertso desberdin entzun ahal izango ditu, batzuetan independienteak, besteetan erlazionatuak, beste batzuetan bateratuak edo nahasiak … euskal folkloretik eta ahozko tradiziotik eratorriak.