Mandala (2009)
Datuak
Multiperkusioa eta CD-an grabatutako transformazio elektroakustikorako.
Iraupena: 12 min inguru.
Alfonce Production-en editatua.
Estreinaldia Pariseko Radio France-ko Olivier Messiaen Auditorioan, Jean Geoffroy-ren eskutik, 2009ko maiatzaren 24an
Iruzkizuna
Lan honen konposizioa egiteko, konpositoreak material ezberdinez egindako perkusio instrumentuak erabiltzen ditu: larruzko danborrak, egurrezkoak, metalezkoak eta plastikozko danborrak.
Partitura hau hiru mugimenduz osatuta dago:
Lehenengo mugimenduan, ideia nagusia soinua espazioan tratatzea da.
Bigarrenean, ideia sortzailea tinbrea, artikulazioa eta perkusiozko “modes de jeux” desberdinak dira, makila anitzak eta eskuekin jolasteko modu desberdinak erabiltzeari esker.
Azken mugimenduan, entzuleak euskal folkloretik hartutako “eredu erritmikoaren” erabilera entzungo du, “hari eroale” gisa erabiliko dena. Hirugarren mugimendu honek abiadura handituko du eta perkusiojolearentzat birtuosismo handiko zati bat izango da.
Eraldaketa elektronikoen eginkizuna musikariak egiten dituen joko-modu desberdinak biderkatzea da, instrumentu inarmonikoen soinuak espektro harmoniko batekin koloreatzea, instrumentario akustikoa eta haren eraldaketa elektroakustikoak espaziatzea eta birtuosismo handiko ezaugarri erritmikoak biderkatzea da.