Haizearen nahiak (2012)
Datuak
Si b klarinete eta hari orkestrarako kontzertua.
2012an Poloniako “Grazyna Bacewicz” Nazioarteko Konpositore Lehiaketako Lehen Saria
Iraupena: 12 min inguru.
BabelScores / Paris-en editatua
Estrenaldia 2012ko abenduan Lodzeko (Polonia) Arthur Rubinstein Orkestra Filarmonikoaren eskutik.
Iruzkizuna
Lan honek lau mugimendu ditu.
Lehenengoa mugimendu astirotsua da, non kurba melodiko ezegonkorra ahots nagusi entzuten den.
Kurba melodiko hau instrumentu ezberdinekin sortzen da: lehenik, klarinete bakarlariak jota entzungo dugu, gero hari talde txikiek egingo dute, gero berriro klarineteak joko du…
Ahots nagusia egiten ez duten tresnek tinbre interferentziak sortzen dituzte eta kolorea ematen dute.
Bigarren mugimendua azkarra da.
Klarinete bakarlariak jotzen duen kadentzia batekin hasten da, gero hari orkestrak imitatzen duena. Mugimendua klarinetea eta harizko orkestra elkarren artean txandakatuz amaitzen da.
Hirugarren mugimendua astirotsua da. Lehenengoan bezala, hemen berriro agertzen da melodia geldo eta ezegonkorraren ideia. Hala ere, oraingoan testura trinkoagoa da, ahots asko daude, nagusiak zein bigarren mailakoak, soinu planoen gainjartzeak sortuz.
Azkenean, laugarren eta azken mugimendua azkarra da. “Koda” (azken partea) balitz bezala, aurreko hiru mugimenduetako elementuak konbinatuta entzungo ditugu: bigarren mugimendua gogora ekartzen duten zelula azkarrak, baita lerro astirotsuagoak ere, lehenengo eta hirugarren mugimenduetan bezala.
Lanaren izenburuak instrument bakarlaria den klarineteari erreferentzia da.