Etorkiz eta izatez (2017)
Datuak
Hirukote “live”: txistu/ txistu baxua, akordeoi eta perkusioa eta digitalizatutako munduko tradizio popularren musikatresnak.
Iraupena: 10 min.
BabelScores / Paris-en editatua.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak enkargatutako lana.
Estreinaldia Bilboko BBVA Jaialdian, 2018ko apirilean ZUKAN hirukotearen eskutik.
Informatika musikala: GRM estudioak / Ikerketa Musikala Taldea / Radio France
Iruzkizuna
Lan hau konposizio metodo berri batekin konposatu dudan lehenengo lana da, José Luis Campana musikagilearekin batera sortutako “World Timbres Mixture” deitutako metodoa. Metodo hau arrazoi estetikoengatik aukeratutako soinu material berria erabiltzean oinarritzen da eta orkestrako instrumentu klasikoak kultura eta herrialde desberdinetako ahozko tradizioko instrumentuekin nahastean datza, batez ere.
Herri tradizio desberdinetako instrumentuen soinu ezaugarriei buruzko ikerketa lana egin ondoren, (hala nola aulos, azteka, pungi, didgeridoo, di, erke, kena, launeddas, shakuhachi, orlo, jubus, n’goni, oud, vina, etab.), “soinu-paleta” sortu genuen, instrumentu klasikoak ahozko tradizioaren tinbreekin eta alderantziz koloreztatzeko aukera eman ziguna.
Tinbre nahasketari dagokionez, soinu berrien mundu ezohikoa, ustekabekoa eta mugagabea aurkitu dugu gure ganbera eta orkestrarako partituretarako.
Lan honetan audio euskarrian dauden 27 tinbreen artean, bat ere ez da aldatu soinua eraldatzeko programekin. Soinua prozesatzeko programei esker, zenbait instrumenturen gama gora edo beherantza zabaldu dut batzuetan, baina beti haien tinbretik gertu mantenduz. “Halos” ere sortu ditut erabateko isiltasuna koloreztatzeko, soinu plano desberdinak entzun ahal izateko.