Lili batzuk (2015)
Datuak
Biolina, biolontxeloa, gitarra, perkusioa eta pianorako.
Iraupena: 12 min inguru.
BabelScores/ Paris-en editatua.
“Mikel Laboa Katedra” k enkargatutako lana
Iruzkizuna
Lan hau tresna polifonikoen boskotea da (biolina, biolontxeloa, gitarra, perkusioa eta pianoa), mugimendu bakarrean idatziak, non Mikel Laboaren “Lili bat” melodiaren zatiak erabili ditudan. Batzuetan, zelula melodikoak tonu isolatu gisa entzungo dira, soinuaren denbora eta espazioan zehar mugitzen diren tinbre gisa; beste batzuetan, testura polifoniko batean parafraseatzen, garatzen eta aldatzen diren kurba melodiko gisa entzungo ditugu; beste batzuetan, gitarraren “soloen” ernamuina izango dira, laneko hainbat unetan bakarkako rol nagusia duen instrumentua, beste batzuetan instrumentu desberdinen arteko elkarrizketak sortzeko erabiliko dira … Batzuetan, erabilitako zelula melodikoak erraz ezagutuko dira eta, hala ere, beste batzuetan nekez nabarituko dira. “Lili bat” kantaren motibo melodikoen erabilera eta gitarraren papera nagusi, (Mikel Laboak bere abestiekin laguntzeko beti jotzen zuen instrumentua), bere oroimenari keinua eta artistaren figura omentzeko nire aukeraketa pertsonala dira.