MadUren malkoak (2016)
Datuak
Mezzosopranoa, Bb klarinete / klarinete baxua, biolina, biola, biolontxeloa eta pianorako.
Iraupena: 7 min 30 seg.
BabelScores / Paris-en editatua
“World Music Days” (ISCM) Jaialdian hautatutako lana 2019an. Estreinaldia Estonian, Suediako Norrbotten NEO Ensemble-ren eskutik.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak enkargatutako lana
Iruzkizuna
Lan honek bi mugimendu ditu.
Lehenengoa mugimendu geldoa da, non ahotsak eginkizun nagusia duen, bere haurrari kantatzen dion amaren papera. Ensemblearen rola abeslaria laguntzea eta sentimendu desberdinak adierazten laguntzea da: maitasuna, kezka …
Bigarren mugimenduan ahotsak bi pertsonaia desberdin adierazten ditu: elkarri hitz egiten dioten ama eta semea.
Bi pertsonaiak bereizteko, mezzosopranoak ahots zuriz abestu behar du, haurraren ahotsa imitatuz, eta ama irudikatzeko, lehen mugimenduan abesten duen ahotsarekin.
Bi pertsonaia horiek bereizten laguntzeko, ahots erregistro desberdin bi erabiltzen dira eta mezzosopranoak silaba desberdinak abesten ditu.
Zati honetan, taldeak rol aktiboagoa du. Batzuetan imitazioak egiten ditu ahotsarekin, beste batzuetan, bakarrik jolasten du idazkera bertutetsu batean …