Zerbait entzuteko
Hona hemen nire musikaren lagina. Konposizio gehiago entzuteko, egin klik hemen.
Zerbait entzuteko
Hona hemen nire musikaren lagina. Konposizio gehiago entzuteko, egin klik hemen.
BIOGRAFIA LABURTUA
Billboko Goi Mailako Kontserbatorioan konposizioa, pianoa eta musika pedagogia ikasi zituen. Geroago Francisco Escuderorekin eta Parisen José Luis Campanarekin jarraitu zuen ikasten.
Bere lanak nazioarteko ospe handiko bakarlariek estreinatu dituzte, hala nola, Pierre Strauch, André Cazalet, Jean Geoffroy … nazioarteko musika taldeek, hala nola, Arcema /Paris Ensemblea, Arditti Laukotea… eta orkestra ugari. Haien artean aipa ditzakegu Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Irrati Telebistako Orkestra, Poloniako “Arthur Rubinstein” Filarmoniko Orkestra…
Bere lanak Europa, Amerika eta Asiako hainbat aretotan eta musika jaialditan interpretatu dira: Espainian, Alemanian, Frantzian, Italian, Argentinan, Txilen, Mexikon, AEBetan, Errusian, Polonian, Txinan …
Bere musikari buruzko hitzaldiak eman ditu Europa eta Amerikako hainbat unibertsitate eta kontserbatorioetan: Espainian, Frantzian, Italian, Alemanian, Argentinan, Txilen …
Espainia eta nazioarteko hainbat konposizio lehiaketa irabazi ditu bere orkestra lanekin: Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartearen Saria, (A.E.O.S.), Poloniako “Grazyna Baciewicz” Nazioarteko Konposizio Lehiaketa …
Isabel Urrutiak 2015an musika estetika berria hasi zuen, «World Timbres Mixture», ganbera eta musika sinfonikorako soinu berria, J.LCampana musikagilearekin batera Pariseko INA / GRM / Radio France, ( Radio France-ko Musika Ikerketa Taldea).
Gaur egun, Musikene, Euskal Herriko Musikako Goi Mailako Ikasketen Zentroko irakaslea da.
Informazio gehiago: www.isabelurrutia.es
BIOGRAFIA OSOA
Algortan, Bizkaian, jaio zen 1967an.
Bilboko Goi Mailako Kontserbatorioan piano, pedagogia eta konposizio ikasketak egin zituen. Madrideko Goi Mailako Kontserbatorioan goi mailako konposizio ikasketak burutu zituen. Horrez gero, Francisco Escudero eta José Luis Campana irakasleekin jarraitu zuen ikasten.
Bilboko “Juan Antxieta” musika ikastetxean harmonia, analisia, kontrapunto eta konposizio irakaslea izan zen. Bilboko musika kontserbatorioan harmonia eta analisia irakasi zituen. Gaur egun, harmonia, kontrapuntu eta konposizio teknikak irakasten ditu “Musikene”-n, Euskal Autonomia Erkidego Goi Mailako Ikastetxean.
Europa eta Amerikako hainbat unibertsitate eta kontserbatoriotan bere lanei buruzko mintzaldiak eta master-klaseak egin ditu. Haien artean aipatu ahal ditugu Euskal Herriko Unibertsitatea (Bizkaia), Deustuko Unibertsitatea (Bizkaia), Magisteritza Eskola (Bizkaia), Gazteizko “Jesús Guridi” Kontserbatorioa (Araba), “Musikene” Goi Mailako Ikastetxea (Euskadi ), Weimarreko “Franz Liszt” Horschüle fur Music (Alemania), Bordeauxeko CNR, (Frantzia), St. Etienneko CNR (Frantzia), Baionako CNR (Frantzia), Alessandriako Vivaldi Kontserbatorioa (Italia), Argentinako Unibertsitate Katolikoa (Buenos Aires), Chileko Unibertsitate Katolikoa (Santiago de Chile), Mexikoko Unibertsitate Nazionala (Mexiko D.F.), Mexikoko Unibertsitate Katolikoa (Monterrey, Mexiko)…
Europa, Amerika eta Asiako hainbat areto eta musika jaialditan jo dira bere lanak: “Música del s.XX” Musika Jaialdian, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Bilboko Rekalde Aretoan, Bilboko Elcano Aretoan, Bilboko Bilbaoarte Aretoan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Bilboko Guggenheim Museoan, AlhondigaBilbao Auditorioan, Donostiako “Musika Hamabostaldi”-an, Donostiako Victoria Eugenia Antxokian, Errenteriako “Musikaste” Jaialdian (Gipuzkoan), Gazteizko Principal Antxokian, Iruñako Baluarte Auditorioan, Madrideko “Primera Semana de Música de Mujeres” Jaialdian, Madrideko Musika Auditorio Nazionalean, Madrideko Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalean, Madrideko Real Antxokian, Valenciako ENSEMS Jaialdian, Murciako Auditorioan, Oviedoko Príncipe Felipe Auditorioan, La Coruñako Opera Jauregian, Kanaria Handiako Alfredo Kraus Auditorioan, Tenerifeko Auditorioan, Kordobako Antxoki Nagusian, Galiziako Auditorioan, Santiago de Compostelan (Galizian),Sevillako Maestranza Antxokian, Weimarreko “Franz Liszt” Horschüle fur Musik-en (Alemanian), Aulnay-sous-Bois-eko ”Ile de découvertes” Jaialdian (Frantzian), Aulnay-sous-Bois-eko ENMD-en (Frantzian), Gyf-sur-Yvetteko Salle de la Terrasse-n (Frantzian), Pariseko Goethe Institutuan, Pariseko Salle Cortot-en, Saint Denis/Paris VIII Unibertsitatean, Pariseko XX. Distritoko CNR-en, Pariseko Radio France-ko Olivier Messiaen Auditorioan, Bordeauxeko CNR-en (Frantzian), Bordeauxeko “Halle des Chartrons” Auditorioan (Frantzian), Bordeauxeko Michel de Montaigne Unibertsitatean (Frantzian), St.Ettienneko CNR-en (Frantzian), Torinoko “Musiche in nostra” Jaialdian,( Italian), Buenos Aireseko Colón Antxokian, Buenos Aireseko “Recoleta” Kultur Zentroan, Buenos Aireseko “Encuentros Internacionales de Música Contemporánea”- ISCM-direlakoetan, Santiago de Chileko Unibertsitate Katolikoaren “Aspectos de las músicas actuales” Jaialdian, Santiago de Chileko Udal Antxokian, Mexiko D.F.-ko Unibertsitate Nazionalean, Monterreyko Unibertsitate Katolikoan, (Mexikon), Illinoiseko Unibertsitatean (Estatu Batuetan), Oberlineko Unibertsitatean (Estatu Batuetan), Moskuko Tchaikovsky Kontserbatorioan…
2007garren urtean Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteak, (A.E.O.S-ek), antolatutako konposizio lehiaketa irabazi zuen, “Gerok” deituriko lanarekin. Bere musikalan hori hainbat orquestrak jo dute: Galiziako Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoak, Madrideko Orkestra Sinfonikoak, Kordobako Orkestra Sinfonikoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Espainiako Irratitelebistaren Orkestrak…
2010. urtean bere “Sei” lana aukeratua izan zen Unesco-ko Konpositoreen Nazioarteko Tribunan Espainia ordezkatzeko.
2012. urtean Isabelek Poloniako “Grazyna Bacewicz” Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren Lehenengo Saria irabazi zuen sib-en klarinete eta harizko orkestrarako “Haizearen nahiak” deituriko lanarekin.
Hainbat erakunde eta musika taldeek enkarguak egin dizkiote: BBVA Fundazioak, CDMC-k (Centro de Difusión de la Música Contemporánea delakoak), ARCEMA Ensembleak, Neopercusión…
Bere lan batzuk bakarlari eta ganbara musika talde internazionalek estreinatu egin dituzte. Haien artean aipatu ahal ditugu: Pierre-Yves Artaud (flauta), André Cazalet (tronpa), Jean Geoffroy eta Juanjo Guillén (perkusioia), Pierre Strauch eta Eric Marie Couturier (biolontxelo), Julien Guénebaut eta Dimitri Vassilakis (piano), Iñaki Alberdi (akordeoia), José Luis Estellés (klarinete), Arditti Laukotea, Neopercusión, Arbós Hirukotea, Arriaga Laukotea, Residencias Ensemblea, ARCEMA/París Ensemblea…
Isabel Urrutiak 2015an musika estetika berria hasi zuen, «World Timbres Mixture», ganbera eta musika sinfonikorako soinu berria, J.LCampana musikagilearekin batera Pariseko INA / GRM / Radio France, ( Radio France-ko Musika Ikerketa Taldea).
13. Nov 2019 - New Album Release - Sydney Opera House
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu, pretium quis, sem. Nulla consequat massa quis enim.
Donec pede justo, fringilla vel, aliquet nec, vulputate eget, arcu. In enim justo, rhoncus ut, imperdiet a, venenatis vitae, justo. Nullam dictum felis eu pede mollis pretium. Integer tincidunt. Cras dapibus. Vivamus elementum semper nisi. Aenean vulputate eleifend tellus. Aenean leo ligula, porttitor eu, consequat vitae, eleifend ac, enim. Aliquam lorem ante, dapibus in, viverra quis, feugiat a, tellus.
16. Dec 2019 - Ultra Miami
Aenean vulputate eleifend tellus. Aenean leo ligula, porttitor eu, consequat vitae, eleifend ac, enim. Aliquam lorem ante, dapibus in, viverra quis, feugiat a, tellus.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu, pretium quis, sem. Nulla consequat massa quis enim.
Donec pede justo, fringilla vel, aliquet nec, vulputate eget, arcu. In enim justo, rhoncus ut, imperdiet a, venenatis vitae, justo. Nullam dictum felis eu pede mollis pretium. Integer tincidunt. Cras dapibus. Vivamus elementum semper nisi.
05. Mar 2020 - Helsinki Uruau Arena
Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu, pretium quis, sem. Nulla consequat massa quis enim.
Donec pede justo, fringilla vel, aliquet nec, vulputate eget, arcu. In enim justo, rhoncus ut, imperdiet a, venenatis vitae, justo. Nullam dictum felis eu pede mollis pretium. Integer tincidunt. Cras dapibus. Vivamus elementum semper nisi. Aenean vulputate eleifend tellus. Aenean leo ligula, porttitor eu, consequat vitae, eleifend ac, enim. Aliquam lorem ante, dapibus in, viverra quis, feugiat a, tellus.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus.
12. Apr 2020 - Tomorrowland Belgium - Freedom Stage
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu, pretium quis, sem. Nulla consequat massa quis enim.
Donec pede justo, fringilla vel, aliquet nec, vulputate eget, arcu. In enim justo, rhoncus ut, imperdiet a, venenatis vitae, justo. Nullam dictum felis eu pede mollis pretium. Integer tincidunt. Cras dapibus. Vivamus elementum semper nisi. Aenean vulputate eleifend tellus. Aenean leo ligula, porttitor eu, consequat vitae, eleifend ac, enim. Aliquam lorem ante, dapibus in, viverra quis, feugiat a, tellus.
19. Mai 2020 - Kroatia, Split - Springbreak Festival

Nirekin komunikatu nahi baduzu, utzidazu mezu bat. Erantzun inprimaki hau zure datuekin eta lehenbailehen erantzungo dizut